Aranzadi eta Txantxiku Ikastoletan itxialdiak egin dituzte

Mireia Bikuña 2025eko azaroaren 27a

Langileen lan-baldintzak arautzeko sinatutako akordioko erabakiak "ez direla betetzen" salatuta, lehen itxialdia egin dute. Gaua pasa dute ikastola barruan.

EAEko Ikastoletako langileek "mobilizazio-dinamika" bat hasi dute, LAB sindikatuak egindako deialdiarekin bat eginez. Eguaztenean egindako itxialdia "presio gisa" egin dute. 

2023an, Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta LAB sindikatuak "hezkuntza-sistema guztiko langileen lan-baldintzak arautzeko" akordio laborala. Bada, hor sinatutako baldintzak "ez direla betetzen" argudiatuta hasiko dituzte itxialdiak. Egoera horren aurrean "konpromisoa" berretsi dute.  "Lan-eskubideak defendatzea euskal eskola publiko eta komunitarioa defendatzeko modu bat da", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak