Gaur goizean elurtuta esnatu dira eskualdeko mendi inguruak eta bide bazterrak. Hala ere, atzo, Kurtzebarri eta Udalatx elurtuta ikus zitezkeen. Baita Elosu eta Urbia ere, Javier Larralek –bideoan– grabatutako irudietan bezala. Elgetan, Aretxabaletan eta Arrasaten ere elur-malutaren bat edo beste ere bota du. Eguerdian, Gatzagan, elurra mara-mara ari zuen, eta errepidea zabalik bazegoen ere, kontuz gidatzeko deia egin dute. Errepideei dagokienez, Segurtasun Sailak eguerdian emandako informazioaren arabera, Arantzazuko eta Elosuko mendatean kateak erabiltzeko eskatu dute, eta Arlaban eta Kurtzetan kontuz gidatzeko abisua ere pasa du.