Ibilgailua putzutik atera bezain laster jarriko du salaketa Antzuolako Udalak, Ertzaintzak ikerketa has dezan.
Ibilgailua, putz egiteko makina, zulagailua, motozerra... lanerako material "dena" lapurtu dute bart gauean, Olatz Lezeta alkateak baieztatu duenez. Udal biltegiko langileak goizean konturatu dira, eta Ertzainei pasa diete abisua. Lapurtutako ibilgailua Elgetan agertu da, Asentzioko putzuan.
Ibilgailua putzutik atera bezain laster jarriko du salaketa Antzuolako Udalak, Ertzaintzak ikerketa has dezan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.