Ostegunean elurra egingo du 500 eta 1.000 metro artean

Hasier Larrea 2025eko azaroaren 18a

Kurtzebarriko gailurra, iaz.

Euskalmetek abisu horia ezarri du azaroaren 20rako, elur-arriskua dela eta. Elur-kota jaisten joango da egunak aurrera egin ahala, eta gauean 500 eta 700 metro artean egitea dago aurreikusita. Arratsaldetik aurrera trumoi-ekaitza eta txingorra egin dezake.

Ostegunean neguko denboralea gogortuko dela iragarri du Euskal Meteorologia Agentziak. Aurreikuspenen arabera, tenperatura ez da 10 ° C-tik gorakoa izango eta izotza egingo du barnealdean. Prezipitazio ugariak, ekaitza eta txingorra egingo du egunaren bigarren partean. Elur-kota 1.000 metroan kokatuko da goizaldean eta jaisten joango da; hala, egunaren amaieran 500 metrora egon daiteke, prezipitazio ugarienekin batera. 

Denboralea muturreko fenomeno gisa katalogatu eta abisu horia ezarri du. Aholkuen artean, eskuak eta burua babestea eta, bidaiatzekotan, abiatu aurretik informazioa eskatzea gomendatu du, jakiteko bideak nola dauden eta ze eguraldi egingo duen, Euskalmet-era jota, edota Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora deituta: 011.

Neguko Bidezaintza Plana

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak 2025-2026ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du. Koordinazio-tresna bat da: jarraipen- eta informazio-fasean aktibatuko da elur-kota 1.000 metroko altueratik jaisten denean, eta, fase operatiboan, kota 700 metrotik jaisten denean eta prezipitazio-kopuruak zirkulazioa zaildu dezakeenean.

Hala, elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko 7 garabi eta 130 laguntza-ibilgailu egongo dira erabilgarri. Aurreko neguan hiru aldiz aktibatu zen Neguko Bidezaintza Plana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak