Marcos Merino barakaldoarra, Diego Ruiz de Arcaute gasteiztarra, Josu Muga arrietarra eta Aimar Erostarbe oñatiarra batu dira Smartlog Nest taldearen proiektura, eta modu horretan, datorren denboraldirako talde "sendoa eta orekatua" osatu dutela adierazi dute taldetik; izan ere, batu berri diren txirrindulariek "taldearen lehiakortasuna indartuko dute".
Taldeko kirol arduradun Iñaki Mugarzak azken fitxaketen balorazio positiboa egin du: "Pozik gaude lau txirrindulari hauei ongietorria emateaz. Bakoitzak esperientzia, talentua eta anbizioa eskainiko ditu, eta taldearen hazkundean ekarpen handia egiteko baldintza guztiak dituzte. Haiekin batera, 19 txirrindulariko taldea osatu dugu. Multzo honek aukera emango digu datorren denboraldia bloke sendo batekin hasteko, txirrindulari gazteen garapen integralean oinarrituta. Ziur gaude fitxaketa hauek gure proiektua indartuko dutela eta talde osoaren ibilbide sendotuko dutela".