Uzarragako bidea moztuta dago Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 14a

Gau partean izan den haize zakarrak zuhaitz-adar, zuhaitz eta zuhaixka asko bota ditu han eta hemen, eta horien ondorioz, hainbat errepidetan, bereziki bigarren mailakoetan, arazoak sortu dira goizaldean. Elgetatik Kanpanzarrera artekoa, esaterako, itxita egon da baina dagoeneko garbitu dute eta pasa daiteke. Antzuolan, ostera, arazoak daude Uzarragako bidean, GI-3112 errepideko 2. kilometroan. Pinu bat erori da eta horrek oztopatzen du zirkulazioa Ertzaintzaren esanetan.

Gau partean haize bolada zakarrak izan dira baina maximoak atzo iluntzean jaso zituen Arrasateko estazioak; 20:00ak bueltan, 97,4 kilometro orduko abiadurako ufadak erregistratu ziren eta gaur, egubakoitza, 05:00ean, 84,7 kilometro ordukoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak