Eñaut Zubizarreta 'Trigger', Bergaran gaur eta Oñatin etzi

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko azaroaren 13a

'Doodem' ikuskizuna eskaintzen Eskoriatzako Zaldibar antzokian. Argazkia: Sergio Azkarate Maestro.

Iazko maiatzean argitaratu zuen Doodem lana aurkeztuko du bihar, egubakoitza, Bergarako Seminarixoa aretoan, 20:00etan; eta Oñatiko Santa Ana aretoan izango da, domekan, 19:00etan. Seminarixoa.eus eta Oñati.eus atarietan daude sarrerak eskuragarri.

Euskal Herrian hasi eta Afrika hegoalderaino doan bidaia musikal batean murgiltzen du entzulea Trigger biolontxelo-joleak hirugarren lanean. "Euskal Herriko folk nahasketa bat da, baina trikiti eta pandero zein txistutik ateratzen duzunean, folklorismo horri hesi bat jartzen diozu, eta Afrikako musikarekin gauza bera gertatzen da", dio biolontxelo-joleak. Orain arteko emanaldietan moduan, hirukote formatuan izango da taularen gainean, eta Pepe Gallego saxofoi-jolea eta Amaiur Luluaga dantzaria izango ditu Trigger-ek Bergaran eta Oñatin lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak