Askorendako ezaguna da Galartzako Etxezuri baserria, bereziki han egiten duten gazta eta ogia etxe askotan kontsumitzen delako. Bada, gaur arratsaldean baserri ondoan duten eraikinean sutea izan dute, hain zuzen, ogia egiten duten tokian. Labe inguruan izan dute sutea, eta ondorioz, Legazpiko eta Oñatiko suhiltzaileak bertaratu dira sua amatatzera –19:35ean adierazi diote GOIENAri bertan lanean dabiltzan suhiltzaileek lanak amaitzear zituztela–. Nahiz eta sutearen ondorioz suhiltzaileekin batera anbulantziak ere bertaratu diren, ez da zauriturik egon. Hala, bihar goizean, egun argiz, baloratu ahal izango da hobeto kalteak zenbaterainokoak izan diren.