Euskal selekzioak eta Palestinako selekzioak bakearen aldeko partida historikoa jokatuko dute zapatu honetan (azaroak 15, 20:30ean) San Mames futbol zelaian. Goiena telebistak, zuzenean eskainiko du norgehiagoka, 20:15etik aurrera. Hau posible izango da, EITBk seinalea eskainiko diolako Goienari, bi hedabideek elkarrekin duten harremanaren baitan.
Jagoba Arrasatek eta Mikel Labakak zuzentzen duten Euskal Selekzioak partida historikoa jokatuko dute Bilbon, 50.000 zale baino gehiagoren aurrean. Aurrean Palestinako selekzioa izango dute. Bi selekzioen arteko neurketa izateaz gain, bakearen aldeko jaia eta Palestinako herriari babesa adierazteko tokia ere izango da San Mames, zapatu honetan.