Ikaskoli kanpaina martxan: Zuberoako ikastolei laguntzeko azken egunak

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko azaroaren 12a

2025eko Ikaskoli kanpainaren aurkezpena.

Azaroaren 23ra arte jasoko dituzte eskariak Zuberoako ikastolek eta bertako ekoizpenak ezagutu eta bultzatzeko martxan dagoen Ikaskoli kanpainak. 

Tokiko produktuekin osatutako hiru saski dituzte aukeran –Pettarra 52 eurotan, Arbaila 57 eurotan eta Basabürua, 70 eurotan– Zuberoako bi ikastolek –Alozekoa eta Eperrak–, euskararen transmisioa eta hezkuntza proiektuak laguntzeko helburuarekin. Saskien salmentak, helburu ekonomikotik harago, euskararen etorkizunerako konpromiso kolektiboa eta komunitatea saretzeko bidea dira. Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean eskuratu daitezke eta banaketa, abenduaren 12an egingo dela aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak