Saioak azaroaren 20an eta 27an egingo dira Mankomunitatearen egoitzan, Arrasaten, eta parte-hartzaileek tailer bat edo gehiago aukeratzeko aukera izango dute. Prestakuntza doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, webgune honetan. Lau tailer eramango dira aurrera:
-
Hasi baino lehen: negozio ideia aukerak, bideragarritasun planak eta laguntzen inguruko informazioa. Azaroaren 20an, 09:00etatik 11:30era.
-
Zenbaki batzuk: produktu edo zerbitzuen prezioen kalkulua, marjinak eta negozioaren jarraipena. Azaroaren 20an, 12:00etatik 14:30era.
-
Abian jartzea: lokal irekierarako urratsak, mailegu eskaera eta forma juridiko posibleak. Azaroaren 27an, 9:00etatik 11:30era.
-
Izapideak: Gizarte Segurantzaren Autonomoen Erregimena, kontratazio aukerak, jarduera hasteko ogasun izapideak eta TicketBai sistemaren azalpena. Azaroaren 27an, 12:00etatik 14:30era.
Prestakuntza Debagoienean jarduera ekonomiko bat martxan jarri nahi duten pertsona guztiei dago zuzenduta. Informazio gehiagorako, idatzi rgarcia@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943 79 30 90 telefonora.