Sailkapen orokorrean helmugara iristen azkarrena Raul Cepeda leondarra izan da, 1h 01'28''-ko denbora eginda. Emakumeetan, Katherine Ruth Tisalema madrildarra nagusitu da (1h09'34'').
Irabazlea baino bost minutu beranduago iritsi da lehen gizonezko debagoiendarra, kasu honetan, Mikel Velasco; 28. postuan sailkatu da kronoa 1h 06’37’-an geldituta. Bailarako ordezkarien artean, bigarren bizkorrena beste arrasatear bat, Josu Uribarren izan da (1h09’29’’), eta hirugarrena Iker Agirregabiria aretxabaletarra (1h09’38’).
Emakumezkoen artean, debagoiendar azkarrenak, Eneritz Urrutia arrasatearrak 1h24'58''-ko denbora behar izan du helmugaratzeko. Bigarren denbora onena Jone Agirregabiria arrasatearrak (1h26'58'') egin du eta hirugarren onena, Alaitz Atxa oñatiarra izan da (1h29'04'').
Herriz herri, oñatiar azkarrenak Beñat Madariaga (1h15’45’’) eta Alaitz Atxa (1h29’30’’) izan dira; haren atzetik helmugaratu da Izaro Elorza alkatea (1h31’48’’). Bergaran, Xabier Urrutiak lortu du erlojua azkarren gelditzea (1h14’20’’); Eskoriatzan, Iñaki Salaberriak (1h17’08’’) eta Maialen Altunak (1h44’30’’); Antzuolan, Unai Kortabarriak (1h13’30’’) eta Ainize Lizarraldek (1h50’00’’)Aretxabaletan, emakumezkoetan Ainhize Barrainkuak (1h37’15’’); Aramaion, Beñat Peñak (1h39’38’’); eta Elgetan, Milfred German Alguinzonesek (2h02’55).
Debagoieneko korrikalarien denborak ikusteko, herriz herri sartu behar da goiena.eus ataritik bertatik; herri bakoitzeko korrikalarien denborak herrietan daude jasota: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati. Sailkapen orokorra ikusteko, sakatu hemen.