Elikagai Bilketa Handia egiten dihardute

Mireia Bikuña 2025eko azaroaren 8a

Atzo, egubakoitza, eta gaur zapatua dabiltza askotariko elikagaiak batzen, bailarako hainbat dendatan. Bereziki lekale lehorrak, pardelak, haurrendako elikagaiak, gailetak, olioa eta kontserbak behar dituzte.

Dena ematen dugu lelopean egiten dihardute elikagaien bilketa. Arduradunen helburua da gipuzkoar bakoitzak kilo bat ematea. Lurraldean 730.000 pertsona inguru bizi dira; beraz, 730.000 kilo janari batu gura dituzte. Iazkoan, 684.000 kilo batu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak