Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa, Gipuzkoako artzaintza omenduz

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 7a

Argazki irabazlea.

Artzain bat, txakurra eta ardiak ikusten dira argazkian, Gipuzkoako artzaintza omenduz. Txintxurretaren argazkia izango da Aldundiko 2026ko egutegiaren azala. Apirileko argazkia Antonio Murillorena izango da. 1.073 argazki aurkeztu dira lehiaketara aurten.

 

Ekin. Zaindu. Bizi. leloa izan da Gipuzkoako Aldundiaren datorren urteko egutegirako argazkiak ateratzeko mezua. 1.073 argazki aurkeztu dira lehiaketara; orain arte egin diren bederatzi edizioetatik parte-hartze handiena. Eta argazki irabazlea Joseba Txintxurreta oñatiarrak egindakoa izan da. Artzain bat, txakurra eta ardiak ikusten dira argazkian, Gipuzkoako artzaintza omenduz. Antonio Murillo arrasatearraren argazkia ere hautatua izan da; apirila ilustratuko du bere argazkiak.

Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak hamazazpi argazki finalistak aukeratu ditu "kalitate teknikoagatik, narrazio indarragatik eta Gipuzkoako berezko balioak eta bizimoduak islatzeko gaitasunagatik". Horietatik hamahiru hautatu dituzte, eta 2026ko egutegiko azala eta hamabi hilabeteak ilustratuko dituzte. "Egutegi hau irudi bilduma bat baino askoz gehiago da: Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guztiei, eta zorionak eman nahi dizkiegu hautatutako egileei", adierazi du Irune Berasaluze foru bozeramaileak.

  • Azala:  Joserra Txintxurreta, Artzaintza (Oñati)
  • 01 - Urtarrila: Miguel Cavero, Por la nieve (Ordizia)
  • 02 - Otsaila: Alberto Loyo, Tolosako inauteriak (Tolosa)
  • 03 - Martxoa: Josu Vegas, Arrantzan (Orio)
  • 04 - Apirila: Marijose Cueli, Iratze txikia (Oihanleku basoa)
  • 05 - Maiatza: Iker Zubizarreta, Esnebide azpian (Urbia)
  • 06 - Ekaina: Antonio Murillo, Dantzari (Arrasate)
  • 07 - Uztaila: Jose Antonio Valor, Diji0863-Colores (Zarautz)
  • 08 - Abuztua: Ane Jalón, Ezeren zain (Donostia)
  • 09 - Iraila: Jaione Uzkiano, Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio)
  • 10 - Urria: Gerardo Garcia, Redera (Hondarribia)
  • 11 - Azaroa: Juan Carlos Gil, Errezil bajo la bruma (Errezil)
  • 12 - Abendua: Oliver Perez, Ohiturak mantenduz (Zumarraga)

Azken urteetan bezala, egutegia lurraldeko hainbat tokitan banatuko du Aldundian abenduaren amaieran. Aldez aurretik jakinaraziko ditu banaketa-lekuak eta ordutegiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak