Azaroaren 13an, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Garaia Parke Teknologikoan egingo du jardunaldia Bailara elkarteak. Mondragon Korporazioko Enpresa Kudeaketa, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Ikerketa Zentroarekin batera antolatutako jardunaldia izango da, eta GSBI (Negozio Jasangarrien Indize Orokorra) aurkeztuko dute; ingurumeneko, gizarteko eta gobernantzako irizpideak diagnostikatu, lehenetsi eta hobekuntzak kudeatu ahal izateko tresna. Proiektuaren emaitzak eta ikaskuntzak partekatu eta Europako eskakizunekin lerrokatuago dagoen eredu baterantz aurrera egiten ari diren euskal enpresen esperientziak ere partekatuko dituzte. Jardunaldian egoteko izen ematea zabalik dago; edukiari buruzko informazioa lortzeko, idatzi gsbi@mondragon.edu helbidera.