Aldaketa nabarmenik ez langabezia tasaren bilakaeran; %8,04 da

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 4a

2.395 pertsona daude lanik gabe Debagoienean. Gipuzkoako Lan Behategiak gaur eman ditu urriko langabezia datuak.

Gipuzkoako Lan Behategiak gaur eman ditu urriko langabezia datuak eta iraileko datuekin alderatuta bilakaeran ez da gorabehera nabarmenik izan. 

Herriz herriko egoerari erreparatuz gero, honako hauek dira datuak: Antzuolan, 49 pertsona daude lanik gabe, orain dela hilabete baino zazpi gutxiago; Aretxabaletan, 202 dira (+8); Arrasaten, 1.138 (-8); Bergaran, 504(-8); Elgetan, hemezortzi (=); Eskoriatzan, 170 (+15); eta Oñatin, 306 (+5). Horrez gain, Leintz Gatzagan ez dago langabe bat bera ere, eta bost baino gutxiago dira Aramaion.

Urteko bilakaerari erreparatuz gero, langabetu kopuru handieneko hirugarren hilabetea da urria (2.395 lagun). Abuztua (2.535) eta urtarrila (2.399) ditu aurretik. Langabetu gutxieneko hilabeteak maiatza (2.320) eta ekaina (2.329) izan dira.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak