Itsaso Erretolatza Arantzabal, Mundukideko zuzendari berria da

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urriaren 31

Itsaso Erretolatza Arantzabal, Mundukideko zuzendari berria da.

Mundukide Fundazioak Itsaso Erretolatza arrasatearra izendatu du zuzendari lanetarako. Berrikuntzan, nazioartekotzean eta hezkuntzan 30 urtetako lan esperientzia du Erretolatzak eta azken urteetan Ederlan Taldeko Edertek kooperatiban aritu da Zerbitzu teknologikoetako arduradun bezala. 

13 urtetan zuzendari lanetan aritu den Josu Urrutiari testigantza hartu dio Mundukide Fundazioko zuzendari gisa, "plano estrategikoko helburu nagusi den programen inpaktua indartzeko erronkari segida" emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak