Herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko prest, bueltan da Debagoieneko Energia Bulegoa

Babestutako edukia 2025eko urriaren 31

Herritarrekin fakturen, merkatu arautuen eta merkatu libreen inguruan jardutea da bulegoaren asmoa, informazioa helarazteko eta aholkuak emateko; hainbat kanalen bidez egin daiteke.

Debagoieneko Energia Bulegoan argindarraren edota gasaren fakturaren inguruko informazioa emango zaie herritarrei, baita elektrizitatearen eta gasaren merkatu arautuen zein libreen gaineko xehetasunak ere. Honako hauek dira bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Fakturen azterketa.
  • Energia aurrezteko aholku orokorrak ematea.
  • Laguntza ekonomikoak lortzeko aukerak dauden aztertzea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak).
  • Energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea, bereziki norbanakoaren autokontsumoaren eta autokontsumo partekatuaren aukerak azalduz.
  • Herrian dagoen energia komunitateari buruzko informazioa ematea.

Bulegoa doakoa eta ibiltaria da, eta herri guztietan egongo da irekita honako ordutegi hauetan: astelehenetan, Eskoriatzan (09:00-14:00): astearteetan, Arrasaten (09:00-13:00) eta Aretxabaletan (14:30-17:30); eguaztenetan, Oñatin (09:00-14:00); egunetan Elgetan (09:00-13:00) eta Bergaran (14:30-17:30); eta egubakoitzetan, Antzuolan (09:00-14:00). Leintz Gatzagan ere egongo da zerbitzua, aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, kontsultak egiteko aukera egongo da honako kanal hauetatik: 747 48 51 47 telefono-zenbakira deituta, energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera idatzita edo energiabulegoa.debagoiena.eus webgunearen bitartez.

Zatoz eta piztu aldaketa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak