Kooperatibak: gehigarri berezia

Euskal enpresa kooperatiboek etorkizuneko ekonomia gidatzeko helburua jarri diote euren buruari

Babestutako edukia 2025eko urriaren 31

bultzatuta, ekosistema koopeKOOPERATIBEN KONTSEILUAk bultzatu duen KOOP2040 proiektuan parte hartu duten kooperatibetako ordezkariak.

Kooperatiben Nazioarteko Urtean, KOOPERATIBEN KONTSEILUAk hausnarketa partekatuko prozesu bat bultzatu du, kooperatibismoa XXI. mendeko abangoardiako eredu ekonomiko bihurtzea proposatuta.

E uskal kooperatibismoak garrantzi bereziko urtea bizi du, Nazio Batuek 2025a Kooperatiben Nazioarteko Urte izendatu izanak bere historian erabakigarriak izango diren mugarri garrantzitsuekin bat egin duelako. Gaur egun, non eredu hori etengabeko hazkundea, instituzioen aitorpena eta eredu nazioarteko foro nagusietan proiekzio nabarmena izaten ari den, KOOPERATIBEN KONTSEILUAk hausnarketa eta parte hartze prozesu bat egin du kooperatibismorako horizonte berri bat definitzeko.

NAZIO BATUEK 2025A KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO URTE IZENDATU IZANA OSO GARRANTZITSUA DA

Azken hilabeteetan, ekosistema kooperatiboko zein beste esparru sozial, ekonomiko eta akademiko batzuetako pertsonek osatutako talde heterogeneo batek joerak, erronkak eta aukerak identifikatzeko hainbat topaketatan parte hartu du. Prozesu hori, KOOP2040 izenekoa, asmo eraldatzaile nabarmenarekin sortu zen, kooperatibismoa berrirudikatzeko eta XXI. mendeko abangoardiako eredu ekonomiko bihurtzeko asmoarekin.

Gertatzen ari diren eraldaketa sozial eta ekonomikoek erronkak dakartzate; jada euskal enpresa kooperatiboen egunerokoa baldintzatzen ari diren erronkak. Aldaketa demografikoak, biztanleria are gehiago zahartzea dakartenak baina migrazioari esker aniztasun handiagoa ere badakartenak, eta indibidualismora eramaten gaituzten balio sozial berrien agerpena eta gaitasun berriak eskatzen dituzten teknologia berrien agerpena ere euskal kooperatibismoak bere gain hartu beharreko erronketako batzuk dira.

KOOPERATIBEN KONTSEILUAK HAUSNARKETA EGIN DU HORIZONTE BERRIA DEFINITZEKO

"Zirkunstantziak aldatu egiten dira, baina beti bezala aurre egin behar diegu: konpromisotik eta balio kooperatiboetatik, pertsonentzat eta lurralderako aberastasuna eta ongizatea sortzeko", azpimarratu du Patxi Olabarriak, KOOPERATIBEN KONTSEILUko presidenteak.

Hausnarketa taldeak, KOOPERATIBEN KONTSEILUAk bultzatuta, ekosistema kooperatiboak XXI. mendeko abangoardiako eredu ekonomiko bihurtzeko nolakoa izan behar duen zehaztu du. Eta definizio horretarako ezinbestekoa da euskal kooperatibak berrikuntzan erreferente izatea, hori lortuta talentuak profesionalki garatzeko gustukoen izango duen lekua izango dira eta. Azpiegitura digitalen kudeaketan gobernantza demokratikoaz baliatzea eta ekosistema erresilienteak sortzeko elkarren artean lankidetzan aritzea dira globalki euskal kooperatibismoa oparotasun ekonomikoa eta gizakien eta gizartearen ongizatea sozialki orekatzen dituen eredutzat jo dezaten elementuak.

KOOP2040 PROIEKTUAK LAU HELBURU ESTRATEGIKO ZEHAZTU DITU

Proposamen horien atzean, KOOP2040 proiektuak lau helburu estrategiko zehaztu ditu, hainbat ekintza ildorekin. KOOPERATIBEN KONTSEILUAk egiturak eta programak zaindu, lagundu eta bultzatuko baditu ere, enpresa kooperatibo bakoitza izango da aldaketa horiek integratu eta ezarriko dituena, haren lehiakortasuna eta, ondorioz, euskal kooperatibismoarena ere, oro har, bultzatzeko.

Bultzada ematen duten proiektuak

KOOP2040 proiektutik sortu diren lau helburu estrategikoek etorkizuneko ekonomia gidatzeko helburu handi horretan lankidetzan aritzeko eta abiadurarekin aurrera egiteko ekimen oso zehatzetan jartzen dute arreta.

KOOP LABek laborategi bizi gisa funtzionatuko du, antolakuntza praktika berriak testatzeko, eta, aldi berean, eredu emergenteei buruzko ezagutza partekatzeko ikaskuntza komunitate bat izango da, bai eta ikerketa aplikatuko zentro bat ere, non akademia eta praktika kooperatiboa eskutik joango diren.

KOOP GERTUk euskal kooperatibismoaren inpaktua neurtu, bistaratu eta jakinaraziko du. Datu ofizialetatik abiatuta, eragin soziala, ekonomikoa, kulturala eta ekologikoa kuantifikatu ahal izango da, eta plataforma ulergarri eta erakargarri baten bidez bistaratuko da. Kooperatibismoa bizi eta sentitzen duten pertsonak izango dira esperientzian eta emozioan oinarritutako narratiba berri baten enbaxadore onenak.

KOOP TALENTU NETWORK ekosistema kooperatiboan talentua garatzeko eta konektatzeko plataforma izango da, bai lider kooperatiboak prestatzeko, bai proiektuak eta pertsonak harremanetan jartzeko.

KOOP EKINTZAILEAk enpresa kooperatiboen lehiakortasuna hobetzeko ekintzailetza kolektiboa bultzatu nahi du, sektore emergente eta disruptiboetan egoteko beharra azpimarratuta.

KOOP2040 proiektuko kideak, familia-argazkian, Txillida Lekun.

Kooperatiben Urtea

Kooperatiben Nazioarteko Urtea, NBEk Kooperatibek mundu hobe bat eraikitzen dute lelopean hala izendatuta, zerbait sinbolikoa izatetik harago doa: aitortzen da kooperatibek funtsezko zeregina dutela gizarte erresilienteagoak, kohesionatuagoak eta ekitatiboagoak eraikitzeko.

KOOPERATIBEN KONTSEILUAk urte hau ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan du eta topaketak, ekimenak eta aitortzak bultzatu ditu, euskal kooperatibek Euskadiri mundu mailan kooperatibismoaren erreferente izaten laguntzen diotela azpimarratzeko, kooperatibismoa baita konpromiso kolektibotik erronka global handiei erantzun eraginkorrak eskaintzeko gai den eredua.

Denon Artean Saria Eusko Legebiltzarrari ematea izan da mugarri nabarmenetako bat. Saria Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak jaso zuen. Sariak aitortu egiten du enpresa eredu desberdin baten alde eta sozialagoa den, aberastasuna hobeto banatzen duen eta bidezkoagoa eta justuagoa den enpresa eredu bat lortzeko aritutako pertsonek eta erakundeek egindako lana. 2018an sariaren lehen edizioa egin zen, eta orduan Jose Maria Arizmendiarrietari eman zioten saria, hil ondorengo sari gisa; 2021ean, berriz, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboari (ACI) eman zioten, eta 2023an Europako Batzordeari.

Kooperatiben zeregina neurtu

Eta Kooperatiben Nazioarteko Urtean, KOOPERATIBEN KONTSEILUAk euskal kooperatibismoaren dimentsio instituzionalean jarri nahi izan du arreta, eta Eusko Legebiltzarra saritu, "euskal kooperatibismoa legez eta sozialki sendotzen izan duen funtsezko zereginagatik".

DENON ARTEAN SARIA EUSKO LEGEBILTZARRARI EMAN DIOTE AURTEN

Izan ere, duela hilabete batzuk, Eusko Legebiltzarrak aitortu du kooperatibismoak zeregin estrategikoa duela egungo eta etorkizuneko Euskadiren erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Euskal Ganberak euskal kooperatibismoa sendotzen du, enpresa eredu sendoa dela, arrakasta egiaztatua duela eta munduan erreferente dela aitortuta. Onartutako legez besteko proposamenak garapen ekonomiko demokratiko eta iraunkorrago baterako motor estrategiko gisa aitortzen du kooperatibismoa, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio elkarrizketa instituzionalean duen zeregina indartzeko, industria sare kooperatiboa bultzatzeko eta ekintzailetza kolektiboa sustatzeko. Ekimenak, halaber, Euskadin kooperatibismoak duen eragina neurtzeko estatistika tresnak hobetzea aurreikusten du.

KOOPERATIBEK FUNTSEZKO ZEREGINA DUTE GIZARTE HOBEA ERAIKITZEKO

Nazioarteko Urtearen azken etapari begira, KOOPERATIBEN KONTSEILUA gazteriari begira jarri da; izan ere, gazteen esku dago etorkizuneko kooperatibismoa bultzatzen jarraitzeko erreleboa, eta datorren azaroaren 20an bilduko dira, Bilbon egingo den ekitaldi batean.

Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko presidentea, Denon Artean saria jasotzen Patxi Olabarriaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak