"Aurtengo edizioan ere bailarako herri gehienok egin dugu auzolana egun berean", azaldu dute Debagoienean errekak bizi lantaldekoek. Antzuola izan zen salbuespena; izan ere, antzuolarrek herriko jaien ostean garbitzen dute erreka. Hala, balorazio positiboa egin du koordinazio taldeak. "300 pertsonatik gora batu ginen auzolanera. Parte hartzean jaitsiera izan arren, kontuan hartzeko auzolana dela iruditzen zaigu", esan dute.
Ekimenak bailara izaerari eustea eta deialdi bateratu horren barruan herri bakoitzak bere egiteko moduak izatea ere ontzat jotzen dituzte. "Antolaketan fintzeko kontuak egon arren, bailarako logikari balioa eman bahi digu, eta egiten den ahalegina garrantzitsua iruditzen zaigu. Elkarrengandik ikasteko aukera dugu", adierazi dute.
Urriaren 18an egin zen auzolana: "Herri gehienetan egin ziren kontzientziazioa lantzeko bestelako ekimenak ere".
