Neomak taldearen bigarren single honetan taldearen barruan sortu diren aldaketak ikusi daitezke, abestiarekin batera aurkeztu duten bideoklipean. Kantu berri honetan, zaurgarri sentitzeari buruz hitz egiten dute, onarpenaren ondorengo barne lasaitasunetik idatzi dutela adierazi dute. Beldurrari eta bakoitzak bere ondoan dagoen jendearekin normalizatzeko pasatzen duen prozesuari buruz jarduten dira.
Ekoizpen exekutiboa eta grabaketa Oliveri Estudin eraman da aurrera; ondoren, lana Haritz Harreguy Studioan nahastu, eta Ultramarinos-ekin masterizatu dute.
Neomakek aurreratu duenez, bigarren diska oso gertu dago, eta laster emango dute haren inguruan berri.