Urriaren 18an, larunbat gauez, egin zen Survival Zombie Halloweenek sekulako arrakastarekin.
Baina oraindik badao zer ikusi eta zerekin gozatu. Urriaren 21etik 31ra bitartean, El Boulevardeko Nodal plaza esperientzia beldurgarri bezain dibertigarri baten agertokia izango da: El Granero de los Horrores. Ausartuko zara sartu eta parte hartzera? Misterioz, ekintzaz eta barre ugariz betetako ibilbide horretan, Osaba Billy ezagutuko duzu, Satanen tenplua bisitatuko duzu eta hildakoen hobian barneratuko zara.

Sartzeko ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera: 17:30etik 20:30era.
- Urriaren 25ean, larunbatez: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
- Igandean itxita.
Sarrera doan da, baina gogoratu El Boulevarden aplikazioa deskargatuta izateaz eta erabiltzaile gisa erregistratuta egoteaz, zure profilarekin sartu ahal izateko.
Abentura aproposa lagunekin edo senitartekoekin bizitzeko, baldin eta zure
beldurrei aurre egitera ausartzen bazara!
Bizi kirola benetako VIP bat bezala
Gol edo saskiratze bakoitzarekin gozatzen duten horietakoa zara? El Boulevarden, Alavesen eta Baskoniaren partiden emozioa inoiz ez bezala senti dezazun nahi dugu. 2025-2026 denboraldi osoan, bi taldeek etxean jokatuko dituzten partidetarako VIP sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.
Oso erraza da parte hartzea:
- 1. Sartu El Boulevarden aplikazioan eta erregistratu, oraindik egin ez baduzu.
- 2. Bilatu zozketaren albistea eta partekatu zure sare sozialetan edo esperientzia bizi nahi duzun horrekin.
- 3. Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu irabazteko!
Partida bakoitzean bi VIP sarrera bikoitz zozkatuko dira: bat Klub Appeko erabiltzaileen artean eta bestea merkataritza-guneko langileen artean. Partidaz leku esklusibo batetik gozatzeaz gain, VIP gelara sartu ahal izango zara. Bertan, janari-edariak izango dituzu, partidaren aurretik, partidan zehar eta amaieran.
Deskargatu aplikazioa, hartu parte eta bizi zure taldea ikustearen emozioa, inoiz baino hurbilago!
Arte digitalak aurrera egiten du Naturaleza Descifrada lanean
Irailaren 15etik abenduaren 15era bitartean, gure 3D pantaila ikusgarria naturari eta arteari irekitako leiho bihurtuko da, Naturaleza Descifrada erakusketarekin.
Sei artista garaikidek —MONOMO, Irene Molina, MAREO, Sares, Chino Moya eta Urtica— teknologia eta natura uztartzen dituen proposamen paregabea aurkezten dute: paisaia fraktalak, izaki hibridoak eta egitura argidunak, gure inguruneaz eta harekiko harremanaz hausnartzera gonbidatzen dutenak.
SMTH programaren barruan Led&Gok bultzatutako proiektu honek arte digitala
pertsona guztiengana hurbiltzen du, gune publikoak kultura-topagune bihurtuz. Paseatu, gelditu une batez El Boulevardeko 3D pantailaren aurrean eta ikusi arte digitalak nola bihur dezakeen zure bisita esperientzia sentsorial harrigarria.
Aurtengo udazkenean, plan guztiak dira gogoan hartzekoak. El Boulevarden aisialdia, kultura eta komunitatea uztartzen dituzten esperientzia paregabeak eskaintzearen alde egiten jarraitzen dugu. Hil honetan, arteaz, kirolaren zirraraz eta familia-giroko dibertsioaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, guztiontzat pentsatutako ingurune batean.
El Boulevarden une bakoitza topera bizitzen dugulako. Irrikatzen gaude zurekin partekatzeko!
Informazio gehiago El Boulevard webgunean.