El Boulevard merkataritza-guneak udazken honetako esperientzia gogoangarrienetako bat hartuko du urriaren 18an, larunbatez: Survival Zombie Halloween. Aurrez aurreko antzerkia, rol-jokoa eta girotze zinematografikoa uztartzen dituen ekitaldia da, eta benetako zonbi-apokalipsian murgilduko ditu parte-hartzaileak. Izen-ematea 20:00etan abiatuko da; ordu horretatik aurrera hasiko dira parte-hartzaileak karakterizatzen eta jarraibideak jasotzen. Jolasari 23:00etan ekingo zaio ofizialki, eta goizaldeko 5ak arte iraungo du.
Beldurrezko film batean murgilduta
Etenik gabeko sei orduz, tentsioa, misterioa, adrenalina eta dibertsio handia uztartuko dituen tramaren protagonista bihurtuko dira partaideak. Parte-hartzaile bakoitzak bere filma biziko du: korrika egin beharko du, ezkutatu, probak gainditu, informazioa eta laguntza lortu, eta, batez ere, bizirik irauten saiatu. Merkataritza-guneko eta inguruetako edozein txokotan ezkutatuta zain izango dituzten zonbiei ihes egitea izango da erronka.
Baina Survival Zombien ez da inor behin betiko jokoz kanpo geratuko: zonbiek harrapatzen dituztenak ez dira kalera joango, ez-hildakoen tropelera igaroko dira eta aurpegirik beldurgarriena erakutsiz rola aldatuko dute; alegia, iheslari izatetik ehiztari izatera pasatuko dira. Dinamika horri esker, proposamen paregabea da esperientzia hori, ekintza eta argumentu-aldaketak etengabeak izango baitira.
Survival Zombieren sortzailea Diego de la Concepción da. Haren esanetan, "13 urteren ondoren, infekzioa iritsi da azkenean Gasteizera, inguruko jende guztiak aukera izan dezan adrenalinaz eta emozio biziz betetako gau magikoaz gozatzeko. Ez dugu huts egingo, ziur nago".
El Boulevard zonbien lurralde
Gau berezi horretan, El Boulevard merkataritza-gunea ez da erosketetarako eta aisialdirako lekua izango, apokalipsi osteko eremu bihurtuko da.
Pasabideak, lokalak eta kanpoko guneak zonbiz, aktorez eta gainditu beharreko probez beteta egongo dira. Narrazio kolektibo horretan, zoko guztiek bizia hartuko dute. Girotzeari, karakterizazio profesionalei eta sortuko den giroari esker, partaideek errealismoz biziko dute zonbi-apokalipsiaren esperientzia merkataritza-gunean.
Antzezpenarekin eta estrategiekin gozatu nahi dutenentzat diseinatuta dago esperientzia, eta baita gau berezi batean adrenalina-deskarga bilatzen dutenentzat ere. Parte hartzeko ez da beharrezkoa atleta bikaina izatea; garrantzitsuena istorioan murgiltzea da.
Hamarkada bat bete duen fenomeno kulturala
Survival Zombie orain hamar urte baino gehiago sortu zen, eta orduz geroztik aisialdi alternatiboko fenomeno arrakastatsuenetako bat izatera iritsi da Espainian. Dagoeneko 500 ediziotik gora egin dira hirietan, herrietan eta
gune enblematikoetan, eta fikziozko apokalipsia lehen pertsonan bizitzeko prest egon diren milaka partaide bildu ditu.
Edizio bakoitza desberdina da, gidoiak, probak eta girotzeak kokaleku bakoitzera egokitzen baitira. Hala, ohiko lekuak zinema-agertoki bihurtzen dira.
Kale historikoak, merkataritza-guneak… edozein leku bihur daiteke beldurrezko istorio bizi-bizi baten epizentro. Zuzeneko rol-jokoa, kale-antzerkia, inprobisazioa eta zinema interaktiboa uztartzen dituenez, parte-hartzaile gazteak zein helduak erakartzea lortu du, eta erreferentziazkoa bihurtu da aisialdi alternatiboaren egutegian.
Zonbi kutsuko Halloween jaia
Aurtengo edizioa une oso berezian iritsiko da Gasteizera: Halloween ospakizunen garaian. Data ezin hobea da ingurune seguru eta kontrolatu batean beldurraren eta adrenalinaren menpe jarri eta jarduteko. Horrenbestez, fenomenoaren agertoki izan diren lekuen zerrendan sartuko da El Boulevard ere, bisitariei gau beldurgarri bat bizitzeko proposamen aparta eskainita.
Urriaren 18an, larunbatez, 23:00etatik 05:00etara izango da hitzordua, baina 20:00etatik aurrera, parte-hartzaileek karakterizatzeko eta jarraibideen dokumentua eskuratzeko aukera izango dute. Jolasak iraun bitartean, partaide
bakoitzak erabaki beharko du gizaki gisa bizirauteko borrokatuko den edo zonbiekin bat egin eta gainerako parte-hartzaileen atzetik joango den. Sustoz, algaraz, tentsioz eta oroitzapen ahaztezinez betetako gaua izango da emaitza.
Guzti-guztientzako esperientzia bat
Survival Zombie ekitaldia ez da ausartak direnentzako bakarrik, edonork parte hartzeko modukoa da, horretarako dago pentsatuta eta. Gakoa ez da azkarrena edo indartsuena izatea, istorioan murgildu eta une bakoitzean gertatzen denarekin harritzea baizik. Giroa, aktoreak, probak eta partaideen arteko interakzioa tarteko, parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia biziko du, berezia eta berdingabea.
El Boulevardek bertaratzeko gonbita egin die beldurra, misterioa eta dibertsioa maite dituzten guztiei. Urriaren 18an, edozer gerta daitekeen eremu bihurtuko da merkataritza-gunea: bizidunek jan ez ditzaten egingo dute borroka; ez-hildakoek, berriz, beren armadara batzen duten kide berri bakoitza ospatuko dute.
Survival Zombie Halloween ekitaldirako sarrerak webgune ofizialean daude eskuragarri: survivalzombie.es
Gainera, urriaren 21etik 31ra, Halloween ospakizunik onenak jarraipena izango du El Boulevardeko Nodal plazan, El Granero de los Horrores (Izugarrikerien Aletegia) gunean. Bertan, familiek eta taldeek proba izugarriak
gainditu beharko dituzte aletegitik irten eta argazki beldurgarria ateratzea lortzeko.
Ez diezazula inork kontatu; etorri eta bizi zuk zeuk. Izan zaitez istorio honetako protagonista; bizi ZEURE istorioa, El Boulevarden!
Informazio guztia El Boulevarden webgunean.