Hitzarmenak adostu bezala, tokian tokiko telebista katea kokatuko da Begizta-ren parrilaren lehen postuan, bertako telebista ikustea lehenesteko.
Euskarazko edukia munduko edozein bazterretik
Begizta plataformaren helburua hasieratik izan da euskarazko tokiko telebistak euskal herritar guztiengana heltzeko zubi-lana egitea, eta aldi berean herritar guztiei Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzea.
Tokikom sarearen parte diren telebista kateekin egindako hitzarmenari esker, gaur egun, programazioa euskaraz eskaintzen duten telebista kate guztiak munduko edozein bazterretatik ikusteko aukera izango da. Internet konexioa edukiz gero, aipatutako kateez gain, Euskal Telebistak euskaraz emititzen dituen ETB 1 eta ETB 3 kateak, Hamaika TB, Kanaldude eta Baztan Bidasoako eta Iruñerriko Xaloa telebista kateak ikusteko aukera eskaintzen baitu.