Sebas Arantzabal nagusi hasi berri den Euskal Herriko bola-joko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2025ko urr. 13a, 15:53

Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketari hasiera eman zioten urriaren 11n, Aramaioko Untzilla auzoko bolatokian, eta Sebas Aranzabalek irabazi zuen lehen jardunaldia, bederatzi txirlo botata. Beste bost saio dituzte aurrez aurre bolariek, eta finala jokatuko dute azaroaren 22an, Aramaioko Etxaguen auzoan.

Lehen jardunaldia jokatzeko 70 bolari elkartu ziren Untzillan. Hona hemen sailkapena:

  • 1- Sebas Aranzabal (Elgeta taldea): bederatzi txirlo.
  • 2- Jesus Agirre (UDA taldea): zazpi txirlo.
  • 3- Gaizka Plaza (MX3T): sei txirlo.
  • 4- Oier Ugarteburu (Asola Berri): sei txirlo. 
  • 5- Gorka Bereziartua (Elgeta): bost txirlo.
  • 6- Lili Quiala: bost txirlo.

Hurrengo jardunaldien egutegia zehaztuta daukate bolariek. Guztiak izango dira 17:00etan, azkenengoa izan ezik; finala 12:00etan jokatuko dute:

  • Urriak 18: Iruzubieta (Ziortza-Bolibar).
  • Urriak 25: Ezozi (Soraluze).
  • Azaroak 4: Lauzirika (Markina-Xemein).
  • Azaroak 15: Elgeta.
  • Finala: Azaroak 22. Etxaguen (Aramaio). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak