Hemezortzi dira Mahai Politikoak proposatutako arloak eta haien ardura izango duten idazkariak, eta oinarriek berretsi egin dituzte zuzendaritzaren proposamenak. EH Bilduren estatutuek oinarriek izenak proposatzeko aukera ematen dute, baina ez da beste hautagaitzarik aurkeztu.
Idazkaritzen jarduna
Idazkaritzak, funtsean, antolaketa egiturak dira, eta "lankidetza sare gisa" egituratzen direla azaldu du EH Bilduk; horren koordinazioaz Nerea Kortajarena arduratuko da, Programa idazkaria, eta idazkariek "erreferentzia politikoko, bozeramailetzako eta edukiak lantzeko eginkizunak" izango dituzte.
Honako hauek dira arlokako idazkariak: Kizkitza Gil de San Vicente (Naziotasuna eta Lurralde Artikulazioa), Edurne Benito del Valle (Gazte idazkaria), Nahia Fernandez (Feminismoa), Josu Aztiria (Euskararen Normalkuntza), Diana Urrea (Migrazioa), Rebeka Ubera (Osasuna), Xabier Astigarraga (Etxebizitza), Olaia Duarte (Zaintza), Jabotxa Fernandez Monje (Bizitza Aktiboa eta Kirola), Mikel Otero (Trantsizio Ekosoziala), Ikoitz Arrese (Hezkuntza), Naia Muñoz (Kultura), Beñat Azkargorta (Diaspora), Ander Goikoetxea (Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Industria), Gorka Ortiz de Guinea (Segurtasuna), Haimar Altuna (Bizikidetza), Lore Martinez (Digitalizazioa) eta Garikoitz Mujika (Komunikabideen Politika).