Indarrak parean, arrasatearren eta bergararren arteko derbian

Xabier Urtzelai 2025ko urr. 12a, 17:01

Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldiak arrasatearren eta bergararren arteko derbia ekarri du. Mahoneroak aurretik izan badira ere, etxekoek ligako lehen puntua batu ahal izan dute, 23-23 berdindu eta gero. Oñatiarrek, berriz, etxetik kanpora galdu egin dute.  

Bergarak baino puntu behar handiagoa zuen Arrasatek gaur, Ane Herreroren mutilak punturik batzeke zeudelako oraindik. Eta lortu dute lehenengoa irabaztea, Bergararen kontra 23-23 berdindu eta gero. Atsedenaldian bi taldeak 10-11koarekin erretiratu dira aldagelara, eta bigarrenean ere parean egon dira indarrak. 

Oñatiarrei, berriz, ligako oilarren kantxan jokatzea egokitu zaie, Urnietaren kontra. Eta, 37-32 galdu dute Fagor Profesionalen mutilek. 

Emakumezko oñatiarrek ere ez dute albiste onik eman, Euskadiko Txapelketako ligako lehenengo jardunaldian Construcciones Ugarteko neskek 29-16 galdu dute eta Ereintzaren kantxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak