Astezaleak ekimena, kudeaketa aurreratua bultzatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urriaren 10a

'Astezaleak' ekimenaren inaugurazio ekitaldia, Bilbon.

Goienako zuzendaritzak bat egin du hilaren 22ra arte 35 ekitaldi baino gehiago egingo dituen egitasmoarekin.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea da honako hau. Euskalitek antolatua, Astezaleak izena hartu du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta eguaztenean abiatu zuten, Bilboko BAT Dorrean egindako inaugurazio-ekitaldiarekin; erakundeen adimenean eta ikaskuntzan nazioarteko aditu Javier Martinez Aldanondok egin zuen.

Bi aste iraungo du

Astezaleak ekimenak EAEn, eta urriaren 22ra arte 35 ekitaldi izango dira 50 erakunde antolatzaile ingururen eskutik. Goienak bat egin du ekimenarekin. Ekitaldi gehienak Bilbon egingo dira, baina baita Gasteizen, Donostian, Zamudion, Getxon, Santurtzin, Eibarren eta Durangon ere.

Egitarau osoa eskuragarri dago Euskaliten webgunean. Astezaleak ekimenak kultura inklusiboan eta adimen kolektiboan oinarritutako kudeaketa ereduak aplikatzen dituzten erakundeak bultzatu nahi ditu; izan ere, kudeaketa aurreratua funtsezkoa da ingurune aldakor batean bereizteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak