Trikitilari eta pandero-jole beteranoen topaketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko urr. 10a, 14:00

Arrasateko Al-Andalus elkartean martxoan egin zuten topaketa. Argazkia: Arrasate Trikitixa Eskola.

Helduen Trikitixa Topaketa egingo dute bihar, zapatua, Bergaran; 75 lagun elkartuko dira.

Arrasateko Al-Andalus egoitzan batu ziren estreinakoz, martxoan, eta Bergarakoek egingo dituzte bihar anfitrioi lanak. "Ikasle helduak dira, garai batean ibilitakoak batzuk eta berriz eskoletara itzuli direnak. Geroz eta ikasle heldu gehiago dauzkagu, eta ondo pasatzeko asmoz datoz; beraz, ekitaldi hori eurek ondo pasatzeko egun bat da. Era berean, bi herritako ikasleek elkar ezagutzeko ere elkargune polita da. 75 lagun izango gara", azaldu du Bergarako Musika Eskolako zuzendari eta trikiti irakasle Aritz Alustizak.

Kalejira eta bazkaria

Aralar tabernatik abiatuta, kalejira egingo dute Arrasateko Trikitixa Eskolako eta Bergarako Musika Eskolako pandero-joleek eta trikitilariek elkarrekin, 12:00etan hasita, eta ondoren, Laino tabernan bazkalduko dute. "Bazkalostean, mikro irekia izango da, eta han festarako ordua izango da. Ziur gaude zapatu honetan oso gustura egongo garela guztiok eta hurrengo bat antolatzeko gogoa etorriko zaigula. Baina ez dugu behartu nahi, ikusiko dugu", gaineratu du musikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak