Bailara hobeto ezagutzeko irteerak, oinez zein bizikletan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko urriaren 10a

Bailarako ingurune naturaletik barrena izango dira oinez egingo diren ibilaldiak.

Asteburu honetan bizikletan eta hurrengoan oinez izango dira irteerak, Mankomunitateak antolatuta.

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira, bailarako ondare naturalari eta industrialari balioa emateko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz. Oinez zain bizikletan egiteko moduko irteerak egingo dira, eta gidatuak, edozein modutakoa izanda ere.

Bizikletan egiteko irteerak hauek dira: zapatuan, urriak 11, Eskoriatzatik Arrasaterako bidea, zortzi kilometro; urriaren 12an, Arrasate eta Bergara arteko bederatzi kilometroak; urriaren 18an, Oñati eta Elorregi bitarteko bidea, zazpi kilometrokoa; eta urriaren 19an, Antzuolatik Osintxura, hamalau kilometro. Hain zuzen, tren geltoki zaharretik irtenda egingo dira. Oinez, Hartzaren Urratsa ibilbideko lau etapa egingo dira, Menditxik-eko Oxel Arrietak gidatuta: urriaren 11n, Araotz-Oñati, 20,2 kilometro; urriaren 12an, Oñati-Bergara, 23 kilometro; urriaren 18an, Bergara-Arrasate, 19,2 kilometro; eta urriaren 19, Arrasate-Gatzaga, 20,2 kilometro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak