Datuen analisietatik abiatuta, errealitateak bistaratzea helburu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urr. 10a, 09:00

Mugikortasuna izan da Saretzen proiektuan landutako azkeneko gaia.

Hiru astean behin izaten da Datuetatik tiraka saioa, eta gai jakin bat lantzen da horietako bakoitzean.

Txomin Madina Milikuak gidatuta, datuen analisi sakonetik abiatzen den saioa da Datuetatik tiraka, informazioa modu argian eta erakargarrian emateko asmoz; horretarako, gainera, datu soiletatik harago, gaian adituak eta arituak direnekin elkarrizketak eta erreportajeak egiten dituzte, nork bere jakintza eta bizipenetatik; horrez gain, debagoiendarrei inkestak ere egi- ten zaizkie, herritarrei hitza emateko asmoz.

Hilaren 9an, atzo, estreinatu zen, hain zuzen ere, Datuetatik tiraka saioaren bigarren denboraldiko lehendabiziko atala, eta ehiza izan zen aipagai: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ehiza-baimenen kopuruetatik hasita, Debagoieneko uxaldiak izan dira aztergai, ehiztariekin, ekologistekin eta herritarrekin hitz eginda, besteak beste. Honako hauek dira, berriz, ondorengo saioetan landuko diren gaiak: urriaren 30ean, delituak; azaroaren 20an, emakumeen aurkako indarkeria; eta abenduaren 18an, Gabonak.

Eguenetan ikus daitezke saioaren atal berriak Goiena telebistan, hiru astean behin, 20:00etan eta 22:00etan. Telebistan ikusi ezin dezaketenek, gainera, saioak nahieran ikusteko aukera izango dute.

'Saretzen' elkarlana

Datu-kazetaritza oinarri hartuta, EITBk eta Tokikom tokiko komunikabideen sareak martxan duten proiektua da Saretzen, datuak elkarrekin jorratzea eta modu bateratuan kudeatzea helburu duena; betiere, hedabideen arteko elkarlanari garrantzia emanez. Hiruzpalau gai landu ohi dira urte honetan, eta udazkenean izango da 2025eko azkenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak