Berandu Baino Lehen taldeak diskoa aurkeztuko du bihar

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urr. 9a, 16:52

Hiru talde ariko dira bihar, egubakoitza, gaztetxean, 22:00etan –sarrera bost euro da–: Kremallera, Streetwise eta Berandu Baino Lehen. Azken biak, gainera, abesti berriekin datoz. Izan ere, Streetwise taldeak EP berria aurkeztuko du eta Berandu Baino Lehen taldeak, berriz, diskoa, Musikaren doinua baino dirua nahiago izenekoa.

Bergara, Antzuola eta Aretxabaletako musikariek osatzen dute Berandu Baino Lehen, eta bigarren lan luzea dute, punk, rock eta oi! doinuekin. Bonbereneako estudio zaharrean grabatu eta masterizatu dute, Eguzki Azkaraterekin. Bi singlerekin kontzertu batzuk eman dituzten arren, gaur estreinatuko dira disko osoarekin. Azaldu dutenez, CD eta binilo formatuetan eskuratu ahalko da, baita plataforma digitaletan ere, Spotifyn izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak