Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute euskara elkarteek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urr. 9a, 11:58

2025eko Nafarroa Oinezen aurkezpena. Irudia: Nafarroa Oinez.

Buruz, bihotzez, oinez lelopean, urriaren 19an, domeka, ospatuko da Atarrabian, eta hara joateko txartelak eskuragarri daude.

Debagunek, Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak, antolatuta, Nafarroa Oinezera joan-etorria egiteko autobusa antolatu du. Aretxabaletatik, Azbetik, aterako da autobusa 08:45ean, eta 09:00etan, berriz, Arrasatetik (Zalduspe); 09:15ean iritsiko da Bergarako autobus geltokira. Itzulera 19:00etan izango da.

Txartelei dagokienez, urriaren 15era arte, datorren eguaztena, egongo dira salgai Loramendi, AED eta Jardun elkarteetan; bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek 12. 30 pertsonakoa da gutxieneko kopurua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak