MusikaZuzenean ekimeneko kontzertuak Oñatin eta Arrasaten

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko urr. 7a, 18:42

Sukena taldearen emanaldia, Oñatin.

MusikaZuzenean-ek 15 egun 15 kontzertu egitasmoa martxan jarri ditu, eta horren baitan, ostegunean, urriaren 9an, kontzertuak egongo dira Oñatiko Antixenan. Arrasaten ere, urriaren 13an, Irati tabernan egongo dira emanaldiak.

15 urte bete ditu MusikaZuzenean ekimenak eta urteurrena ospatzeko 15 egun 15 kontzertu egitasmoa martxan jarri du martxan, urriaren 5etik urriaren 19ra arte. Euskal Herri osoan zehar egongo dira musika emanaldiak, eta horien baitan Debagoienean ere izango du geldialdia egitasmoak.

Oñatin, urriaren 9an, ostegunean, emanaldiak egongo dira Antixena gaztetxean. Aiert, Negu Hurbilak, Ane eta Marti eta Sukena arituko dira agertokiaren gainean. Saio kolektiboa izango da eta artista bakoitzak bi kantu eskainiko ditu. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Urriaren 13an, astelehenean, Arrasaten egingo du geldialdia egitasmoak, Irati tabernan hain zuzen ere. Amorante eta Gartxot arituko dira, 19:00etan hasita.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak