Bidegorriko hainbat tramu egokitzen hasi dira eta tarteka moztu egingo dute bizikleten joan-etorria

Mirari Altube Arrese 2025ko urr. 7a, 07:20

Bizikleta bideak egokitzeko proiektua jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat artapen lan iragarri ditu Debagoieneko bidegorri sarean, Soraluzetik Eskoriatzarainoko tartean, baita Oñati eta Elorregi artean ere. Ondorioz, tramu batzuk itxi egingo dituztela eman dute aditzera.

Oñati eta Elorregi arteko tramuko artapen lanak astean egingo dituzte; horregatik, urriaren 7a eta 10a artean moztuta egongo dela iragarri dute 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Soraluze-Bergara eta Aretxabaleta-Eskoriatza tramuei dagozkien eraberritze lanak, ostera, atzotik, urriaren 6tik aurrera eta urte bukaera arte iraungo dute. Bizikleten joan-etorria bermatzen saiatuko badira ere, une jakin batzuetan bidea moztu beharko dutela adierazi dute.

Lanak egingo ditu Asfaltos Urretxu enpresak eta 291.292,25 eurotan esleitu dizkio Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak