Herri guztietan egin du behera langabeziak hilabeteko epean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urr. 6a, 16:35

2.391 pertsona daude lanik gabe Debagoienean, iraileko datuak oinarri hartuz gero, eta %7,84koa da langabezia-tasa, Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera.

Udako hilabeteetan, batik bat abuztuan, beheranzko joera izan ohi du langabeziak, eta hala izan da aurtengoan ere; hala ere, berreskuratzen hasia da ikasturte hasierarekin batera, abuztuan baino 140 langabe gutxiago baitaude Debagoienean, gaur-gaurkoz; gainera, herri guztietan egin du behera kopuruak.

Herriz herriko egoerari erreparatuz gero, honako hauek dira datuak: Antzuolan, 56 pertsona daude lanik gabe, orain dela hilabete baino lau gutxiago; Aretxabaletan, 202 dira (-51); Arrasaten, 1.147 (-44); Bergaran, 512 (-28); Elgetan, hemezortzi (-6); Eskoriatzan, 155 (-13); eta Oñatin, 301 (-24). Horrez gain, Aramaion ez dago langabe bat bera ere, eta bost baino gutxiago dira Leintz Gatzagan.

Kopuru absolutuez harago, langabezia-tasari erreparatuz gero, Arrasate da langabezia handiena dagoen bailarako herria: hamar biztanletik bat baino gehiago (%11,49), hain zuzen ere. Hurrenez hurren ditu: Eskoriatza (%7,42); Bergara (%7,19); Aretxabaleta (%5,88); Oñati (%5,54); Antzuola (5,18); eta Elgeta (%3,35).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak