Malen Osa eta Aitor Ajuria nagusi, Anboto Kilometro Bertikalean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 5a, 10:43

Anboto Kilometro Bertikaleko podiumak. (Argazkiak: Anboto.org).

Atzoko jokatu zen Anboto Kilometro Bertikala Atxondon, eta Aitor Ajuria gatzagarrak eta Malen Osa oñatiarrak jantzi zuten txapela. Gizonezkoen sailkapenean hiru debagoiendarrek osatu zuten podiuma.

Aitor Ajuria gatzagarrak 38 minutu eta 51 segundorekin lortu zuen Anboto Kilometro Bertikaleko txapela. Haren ondoan izan ziren podiumean beste bi debagoiendar. Sailkapeneko bigarren postua Aitor Ugarte aramaioarrak eskuratu zuen (39:41), eta hirugarrena izan zen iazko irabazle Iñigo Alzola arrasatearra (39:56). Aritz Unamuno bergararra bosgarren sailkatu zen (42:16).

Emakumezkoetan, Malen Osa oñatiarra nagusitu zen 47 minutu eta segundo bateko denborarekin eta harekin batera igo ziren podiumera Lide Urrestarazu ordiziarra (48:20) eta Jacako Leti Bullido (51:58). Sailkapen orokorrean, hurrengo debagoiendarrak Garazi Abasolo (55:35) eta Maite Zabaleta (56:08) aretxabaletarrak izan ziren, bederatzigarren eta hamargarren postuetan. Zabaletak beteranoetan bigarren postua eskuratu zuen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak