Jende mordoa batu da Debagoieneko herrietako plazetan Flotillari babesa erakusteko

Mirari Altube Arrese 2025ko urr. 2a, 20:12

Arrasateko plazan egindako elkarretaratzea.

Global Sumud Flotillak jasandako erasoa salatu dute ehunka herritarrek gaur iluntzean egindako elkarretaratzeetan. Eta elkartasuna adierazi diete bertako kideei, eta palestinar herriari.

Gazako blokeoa apurtzen saiatzera zihoan Global Sumud Flotillaren aurkako erasoa abiatu zuen Israelgo armadak atzo gauean eta han zihoazen hainbat boluntario atxilotu egin zituzten.

"Israelen inpunitatea" salatzeko elkartu dira plazetan Arrasaten irakurri duten manifestuan adierazitako legez, "gobernuen erantzun ezaren" aurrean: "Europar Batasuneko agintariak geldi daude edo azaleko neurri sinbolikoak hartzen dituzte, Israelgo Estatu genozidaren izaera kriminala salatu gabe, erlazioak hautsi gabe eta zigorrak ezarri gabe". Eta gobernuei eskatu diete harremanak eteteko Israelekin.

Palestinaren aldeko agerraldiak Debagoieneko herri guztietan –Gatzagan izan ezik– deitu dituzte eta jendetza batu da horietan. Oñatin, esaterako, elkarretaratzeaz gain manifestazioa ere egin dute.

Oñatiko elkarretaratzea.

Aretxabaletako elkarretaratzea.

Elgetako elkarretaratzea.

Antzuolako elkarretaratzea.

Hurrengo mobilizazioetarako deia

Urriaren 4an, zapatuan, Iruñean egingo den manifestaziora joatera animatu dituzte herritarrak, baita urriaren 15ean lantokietan egingo diren lanuzteetan parte hartzera ere. Eta urriaren 25ean Debagoieneko Palestinaren aldeko sareak, Arrasaten deitu duen bailarako manifestaziora ere gonbidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak