Alde batetik, Vasco-Navarro Bide Berdearen historia ezagutzeko, hemezortzi enigma dituen Ginkana Turistiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz lau irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana: hiru Vasco-Navarro eta besta bat Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik.
Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289: Hartzaren Urratsak ibilbide naturala ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate horretan ere, ibilbidearen lau etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-Elorregi; Antzuola-Osintxu. Kasu horretan, autobusa jarriko da –azalpenak emango dira horren inguruan erreserba egiterakoan–.
Irteera gidatua bizikletaz, Ginkana Turistiko Digitalarekin jolasean
Ezagutu Debagoieneko bitxikeriak Vasco- Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun, Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen horren bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.
- Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 kilometro (abiapuntua: Eskoriatzako tren-geltoki zaharra)
- Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 kilometro (abiapuntua: Arrasateko tren-geltoki zaharra)
- Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 kilometro (abiapuntua: Oñatiko tren-geltoki zaharra)
- Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 kilometro (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan)
'GR 289: Hartzaren Urratsa' irteera gidatua oinez
Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro Bide Berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289: Hartzaren Urratsa ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen due, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.
- Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 kilometro
- Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 kilometro
- Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 kilometro
- Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 kilometro
Bestelako aukerak
Nork bere erara Debagoiena ezagutu nahiko balu ere, Debagoieneko Ibilbide Sarea jarri dugu guztion eskura, Debagoiena zure erara zeharkatu lelopean.
Eskaintza osatzeko, DEBAGOIENA GASTRONOMIKAri dagokionez, Debagoieneko jatetxeek menu eta karta zabalak eskaintzen dituzte. Debagoienaren bihotzean, gastronomia esperientzia bihurtzen da. Mendien, baserrien eta hiribildu historikoen artean, jatetxeak, tabernak, museoak eta bertako kalitatea, benetakotasuna eta produktua protagonista dituzten tokiak aurkituko ditugu.
Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com.