Tokixan egitasmoko ekoizpen-gunerako lan-deialdia (bi lanpostu)

Babestutako edukia 2025eko urriaren 3a

Tokixan-en aurkezpena, Arrasaten. Irudia: Goiena.

Barazkiak eta frutak ekoiztetik haratago, etorkizuneko ekoizpen agroekologiko kolektibo berrien erreferentziazko gune, eskola eta bidelagun izango da, nekazari berrien formakuntza eta instalazio prozesua bideratuz eta instalazio berriak martxan jartzeko orduan babestuz. Ekoizpen hau Tokixanen ekoizpenaren ildoari lotuta egongo den tresna bat izango da eta bere kideek Tokixanen estrategiari egingo diote ekarpena.

Honako hauek dira bete beharreko ezinbesteko baldintzak: 

  • Baratzegintza agroekologikoan formakuntza eta esperientzia izatea.
  • Talde-lanean eta proiektu integraletan aritzeko gaitasuna.

Honako hauek baloratuko dira:

  • Proiektu berri bat gidatzeko eta elkarlanean aritzeko gogoa.
  • Lehen sektoreak eta agroekologiak duen balio estrategikoarekin kontzientzia izatea.
  • Debagoienekoa izatea eta bertako eskualdeko lehen sektorearen eta tokiko erakundeen ezagutza izatea.
  • Harremanetarako erraztasuna izatea, ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
  • Enpresa edo elkartegintzan esperientzia kudeaketa arloan.
  • Epe luzerako apustua egiteko prestutasuna.
  • Taldeko hautagaitza.
  • B gidabaimena.

Curriculumak tokixan@tokixan.eus helbidera bidali behar dira, eta urriak 28 da horretarako azkeneko eguna.

Izaera kooperatiboa izango duen proiektu honen parte izan nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko, idatzi honako helbide honetara: tokixan@tokixan.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak