Hezkuntza sareen arteko elkarlana sendotzeko prozesua abiatu dute

Mirari Altube Arrese 2025eko irailaren 30a

Lehenengo saioan parte hartu zuten hainbat lagun mahaiaren bueltan.

Aretxabaletako eta Eskoriatzako hezkuntza eragileek eskatuta lanketa berri bat bultzatu dute bi herrietako udalek. Hezkuntza sareen arteko elkarlana indartzea eta elkarren artean koordinazio eraginkorragoa lortzea da helburua.

Lanketa abian da eta hainbat bilera egin dituzte dagoeneko. Lehenengoa maiatzean egin zuten, hezkuntza formaleko ordezkariekin. Bigarrena, irailaren 24an izan zen, Eskoriatzako kultur etxean eta bi herrietako 27 eragile elkartu ziren orduan, hezkuntza ez formaleko ordezkariak barne. Saio horretan lehen bilerako emaitzak partekatu zituzten, ekarpenak jasotzeko eta oniritzia emateko.

Hurrengo urratsa bi herrietan hezkuntza arloan dauden hutsuneak identifikatzea izango da, horretarako diagnostiko bat eginda. Ondoren, erronka nagusiak zeintzuk diren zehaztuko dituzte eta horiei erantzuteko lehen urteko plana diseinatuko da. Amaitzeko, hezkuntza sareak izan beharreko koordinazio eta funtzioak zehaztuko dituzte. Prozesuak abendura arte iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak