"Gazan gertatzen ari den sarraskia" gaitzetsi du Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritzak

Mirari Altube Arrese 2025ko ira. 25a, 17:34

"Haserre" agertu da Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseilua "Israel Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean" eta "erabat gaitzetsi" du hori. Hala adierazi du adierazpen bidez eta azaldu, Mondragon Unibertsitateak eta bere fakultateek ez dutela lankidetza-hitzarmenik indarrean Israelgo Goi Mailako Hezkuntzako Unibertsitate eta erakundeekin.

Hona hemen adierazpena:

"Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitezespen sentimendu sakona adierazi du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak 2024ko eta 2025eko maiatzean adierazi zuen bere sumindura eta gaitzespen sentimendu sakona, Israel, Gazako Franjaren aurka burutzen ari zen biolentziaren gorakadaren aurrean, eta giza eskubideekiko eta terrorismo eta indarkeria mota guztien gaitzespenarekiko konpromiso argia agertu zuen. Eta hala, Mondragon Unibertsitateak eta bere fakultateek ez dute lankidetza-hitzarmenik indarrean Israelgo Goi Mailako Hezkuntzako Unibertsitate eta erakundeekin.

Zuzendaritza Kontseiluak nazioarteko berehalako su-eten eskaerak betetzeko eskatzen jarraitzen du, Israelek Gaza Franjan egiten duen eraso diskriminatua gelditzeko eta genozidio ekintza gehiago saihesteko eskatzen du.

Halaber, gogor gaitzesten du biztanleria zibilaren aurkako indarkeriaren neurrigabeko erabilera, eta nazioarteko komunitateari dei egiten dio sarraskiaren biktima errugabeak pairatzen ari diren egoera lazgarriari amaiera emateko neurriak har ditzan; izan ere, Gaza edozein giza etikatik kanpoko hondamendi humanitarioa bihurtu da. Mondragon Unibertsitateak, bakearen, herrien arteko ulermenaren, giza eskubideen defentsaren eta edozein gatazkaren konponbide baketsuaren alde duen konpromisoari leial izanik, berretsi egiten du gatazka beliko hau eta guztiak konpontzeko elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak