Erosketa jasangarriagoa egiten laguntzen duen Eroskiko tiketak irakurtzen dituen aplikazioa sortu dute: Jakizu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 2a, 10:00

0Km eta 0Zabor bidean erosketa jasangarriagoa egiten lagunduko duen web aplikazio bat garatu dute, Eroski dendetako erosketa tiketak irakurriz funtzionatzen duen zerbitzua. Jakizu.eus-en garapenean ACEDE enpresa kontsortzioak, CodeSyntax garapen enpresak eta Eroskik berak parte hartu dute.

Tiketa aztertuz, erosketan zenbat jaki diren bertakoak (janarian zentratzen da aplikazioa), nolako zaborra sortzen duten, eta zein izan daitekeen erosketa jasangarriagoa iradokitzen dizu aplikazioak. Gainera, erabilterraztasunaren aldetik, ez da berez app instalazio bat eskatzen duen ezer: Jakizu.eus bisitatu eta Eroskiko erosketa tiketa baduzu euskara, mugikorraren bidez hari argazkia ateratzeko proposatuko dizu sistemak.

 

 

Funtzionamendu sinplea da Jakizurena, nahita, helburua baita ez jarduera konplikatuetara behartzea erabiltzaileak, baizik eta ariketa erraz batekin lortzea informazioa. Tiketa eskuan edukitzeaz gain, erabiltzeko beste aukera bat dago Eroski aplikazioa erabiltzen dutenentzat erosketetan: kasu honetan, app horretatik erosketa tiketak jaisteko aukera dago, eta PDFa gordeko zaizu mugikorreko memorian. Hortaz, argazkia atera paparezko tiketari edo PDF hori igo, bi moduetan erabil daiteke Jakizu.

Irakurketak jakiak detektatzen ditu, baina ez guztiak, tiketean forma murritzean agertzen baitira izenak. Hortaz, anbiguetateak ebitatzeko urrats gehigarri bat dago.

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Misioak 2024 programa barruan finantzatutako proiektua da Jakizu. Parte hartu dute bertan Eroski kontsumo kooperatibak, CodeSyntax enpresa garatzaileak eta ACEDEk, Euskadiko Etxeko eta Etxetresnen Klusterrak, azken honek Arrasateko Garaia teknologia parkean duen H-Enea berrikuntza laborategiaren bidez.

Probatu nahi baduzue, hementxe: Jakizu.eus

(goragoko argazkia, kontsumitzailleak Jakizu erabiltzen: © Eroski)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak