21. Udako Argazkien Lehiaketaren bost irabazleak aukeratuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2025ko ira. 26a, 08:06

Iñaki Zenitagoia Pildain bergararra, Aritz Gordo Perez arrasatearra, Ekain Muñoz Oñatibia oñatiarra eta Paule Kalboetxeaga eta Oihane Gurruchaga bergararrak dira 2025eko Udako Argazkien Lehiaketako irabazleak.

Lehiaketako epaimahaiak lau argazki aukeratu ditu; eta herritarrek Publikoaren Saria banatu dute beraien botoekin. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

392 argazki jaso dira aurtengo edizioan, eta ez dute lan makala izan epaimahaikideek lehiaketan parte hartu duten argazkien artean soilik lau aukeratzeko. Publikoaren Saria hautatzeko bestalde, 180 balizko boto jaso dira, eta oso parekatuta egon da.

 

1. saria

Iñaki Zenitagoia Pildainek bidalitako argazkia, Ilunabarra Udalatxen, aukeratu du epaimahaiak 1. sariko irabazle moduan. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en eskutik, Landetxe batean bi pertsonarendako gaua eta gosaria irabazi du.

Ilunabarra Udalatxen. Iñaki Zenitagoia Pildain.

 

2. saria

Aritz Gordo Perezek Kantabrian ateratako selfie-a izan da epaimahaiak 2. sarirako hautatu duena. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako otordua jasoko du sari moduan.  

Selfie-a; emaztea eta biok Esne Bidearen azpian (Kantabria). Aritz Gordo Perez.


3. saria

Tarragonan, ur azpian, Ekain Muñoz Oñatibiak ateratako udako argazkiarentzako izan da 3. saria. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05s eskuko telefonoa lortu du.

Ur azpian (Tarragona). Ekain Muñoz Oñatibia.

 

Gazte Saria

Aurtengo kategoria berrian, Paule Kalboetxeagak lortu du saria Donostian ateratako argazki batekin. Intersport-Loramendiren eskutik, mendirako McKinley saria: motxila + bastoiak + kantinplora jasoko ditu. 

Haizearen orrazia (Donostia). Paule Kalboetxeaga.

 

Publikoaren Saria

Oihane Gurruchagaren Portugal argazkiak lortu ditu boto gehien. Eta hala, Bergarako Elikaeneari esker, bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra jasoko du.

Portugal. Oihane Gurruchaga.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak