Aramaioarraz gain, Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, Elene Uribarri eta J Martinak hartu dute parte kantuan. Palestinako Ilargi Gorrian aritu zen boluntario Wafa Idris, eta 2002an, 28 urterekin, bere burua bonba batekin zartarazi zuen. Halako ekintza bat egin zuen lehen emakume palestinarra izan zen. Palestina ordurako sufritzen ari zen kolonizazioa eta sarraskia salatzea zituen helburu.