Hirukidek Oñatin izango du gaur bulegoa

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko irailaren 23a

Euskaldun Berria gela, Bidebarrieta kalean.

Hirukidek, Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak, zuzeneko zerbitzua eskainiko du gaur, martitzena, Oñatin zabalduko duen bulegoan. Oñati eta inguruko herrietako familia ugariendako zerbitzua da.

Euskadiko Familia Ugarien elkarteak, Hirukidek, arretarako bulegoa zabalduko du gaur, irailak 23, Oñatin. Bertako eta inguruko udalerrietako kide ugariko familientzat dauden abantailen eta onuren berri emango dute bertan.

Bulegoa Euskaldun Berria gelan –Bidebarrieta, 18– egongo da zabalik egun osoan zehar, 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Informazio hau jaso ahal izango dute joaten diren familiek: Kide ugariko familia eskubideak, Laguntzen/hobarien eta baimenen informazioa, azkeneko aldaketak eta berrikuntzak kolektiboaren inguruan, elkartearen lana udalerrian, azkeneko abantaila pribatuak udalerrian eta inguruan.  

Gainera, elkartetik gai publiko zein pribatuetara bidera dezaketen guztia helarazi ahal izango dute. Zalantzak argitzeko: hirukide@hirukide.com edo 945 25 36 02 / 688 72 89 31. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak