'Biharko euskara, gaur' liburuxka, baita urdueraz eta arabieraz ere

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko irailaren 22a

'Biharko euskara, gaur' liburuxka, eskuko telefono batean. Irudia: Goiena.

Debagoieneko Mankomunitatea da egitasmoaren bultzatzailea, udalekin elkarlanean, eta helburua da gurasoek euskararen inguruan dituzten galderak erantzutea eta aholkuak ematea.

Biharko euskara, gaur liburuxka banatuko dute, beste ikasturte batez, 8 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoen artean, hizkuntza ezagutza, erabilera-ohitura eta hizkuntzarekiko jarrera 8 urtera arteko epean finkatzen dela uste baita; aurten, gainera, euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik, urdueraz eta arabieraz ere ondu dute. Mankomunitateak ikastetxeetara bidali ditu dagoeneko, eta haiek arduratuko dira gurasoen artean banatzeaz.

Funtsean, euskaraz dakiten gurasoendako zein euskaraz ez dakitenendako aholkuak jasotzen ditu liburuxkak, gurasoen artean ohikoak diren galderak erantzuteko: besteak beste, aholkuak ematen ditu euskaraz konplexurik gabe egiteko, erdarazko hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta ingurune euskaldunak bermatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak