Euskal Kopako finalean Iraurgi moreak baino gehiago izan da (44-80)

Xabier Urtzelai 2025eko irailaren 22a

Smartlog Ointxe!-k ezin izan zuen domeka eguerdian jokatutako Euskal Kopako finalean Iraurgi gainditu. Azpeitiko taldeak erakutsi zuen goragoko kategoria batean jokatzen duela, eta Galdakaon jokatutako finalean ez zien moreei aukerarik eman (44-80).

Partiduaren hasieratik Azpeitiko taldeak hartu zuen norgehiagokaren gidaritza eta lehen laurdenean 11 – 19 nagusi izan ziren, atsedenaldian 19 punturaino handitu zen aldea, (20-39). Atsedenaldiaren ostean Smartlog Ointxek bere minuturik onenak jokatu zituen eta Azpeitiko taldearen aurrean lehiakorrak izan ziren, 20-26ko partziala lortuz eta sentsazio onak utziz.

Baina azken laurdenean berriz ere Azpeitikoek aulkian zituzten jokalariei minutuak emanez –oso ordezko onak dituzte– eta indar fisikoa erakutsiz 44-80koa jarri zuten markagailuan.

Liga hasteko bi aste falta direnean, Smartlog Ointxek lagunarteko txapelketa jokatuko du datorren asteburuan Barakaldon, Joana Domingos jokalari angolarrak Arrasatera bidaiatu ahal izateko arazo administratiboak konpontzen diren ala ez jakiteko zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak