Donostian eta Gasteizen izango dira bailarako pentsiodunak ere

Goiatz Arana Begiristain 2025ko ira. 19a, 12:26

Autobus bat irtengo da, bihar, Donostiako mobilizaziora; eta beste bat, gutxienez, eguenean, Gasteizkora.

Debagoieneko pentsiodunek bat egin dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak datozen egunetarako deitutako protesta ekitaldiekin. Manifestazioak deitu ditu biharko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta Donostiakora batuko dira eskualdeko lagunak –12:00etan irtengo da, Bulebarreko kioskotik–. Autobus bat osatu da, eta 10:00etan abiatuko da, Arrasatetik; Elorregin, Bergaran eta Antzuolan egingo ditu geldialdiak, jendea hartzeko.

"Haserrea" erakustera joango dira –pentsioen osagarri baten aldeko Herri Ekimen Legegilea tramitera onartzeari ezezkoa eman ziolako Eusko Jaurlaritzak–, eta, hilaren 25era begira, "motorrak berotzera". Izan ere, Eusko Legebiltzarrari dagokio, orain, gaia jorratu edo ez erabakitzea, eta egueneko osoko bilkuran hartuko du erabakia. Egun horretarako Gasteizen bertan deitutako mobilizazioa inoiz baino indartsuagoa izatea gura dute antolatzaileek. Hara joateko ere autobus bat osatu da, Debagoienean –kasu horretan, Antzuolatik aterako da, 09:30ean, eta Bergaran, Elorregin eta Arrasaten ere batuko du jendea–, eta bigarren baterako aukera dago. Interesatuek asteleheneko elkarretaratzeetan eman beharko dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak