50 urte beteko dira irailaren 27an Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteen fusilamendutik, eta, data hori gogoan, Askatzera lotuak ekitaldi nazionala egingo du Sortuk, Iruñean, 17:30ean. Autobusak antolatu dituzte hara joateko: Arrasatetik irtengo da bata, Zalduspetik, eta 15:15ean iritsiko da Eskoriatzara; Bergaratik irtengo da bestea, ordu berean, eta 15:10ean hartuko dute antzuolarrek. Izena emateko zerrendak, berriz, honako leku hauetan daude: Antzuolan, Aitz Garbin; Aretxabaletan, Urbaltzen; Arrasaten, Iratin; Bergaran, Arranon eta Pol-Polen; Eskoriatzan, Inkernun; eta Oñatin, Arranon.
Memoria eta aitortza aldarrikatzea du helburu Sortuk ekitaldi horrekin: "Orbainak osatzeko, aitortza herritarra ez ezik, aitortza instituzionala, erreparazioa eta justizia ere behar dira".